Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak


2015 ikasle ohien topaketa

Nabigazioa
ikasleOhienTopaketa2014

Elkartu berriro zure ikaskideekin!

MUkide, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasle ohien elkartetik, gonbite bat bidali nahi dizugu.

Jada, badira 10 urte zuetako batzuen kasuan (2004-2005 promozioa) eta gehiago besteren batzuen kasuan (1997-1998, 1998-1999 eta 1999-2000 promozioak), gure unibertsitatean zure titulua jaso zenuela eta ordutik hona, hainbat aldaketa eman dira bai zure bizitza profesional eta pertsonalean eta baita ere MONDRAGON UNIBERTSITATEAN.

Hori dela eta, Goi Eskola Politeknikoan, Enpresagintza Fakultatean eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean topaketak  antolatzea pentsatu dugu.

Alde batetik, zure promozioko jendearekin egoteko une paregabea dela uste dugu, baita ere beste promozio batzuetako jendearekin harremanak egin edo sendotzeko eta, bestetik, MONDRAGON UNIBERTSITATEAren eta zure fakultatearen urte hauetako ibilbideari buruzko berriak jasotzeko aukera. Era berean, Unibertsitatearen eskerrona adierazteko parada izango dugu.

Topaketak goizeko 11:00etan hasiko dira eta 3 orduko iraupena izango dute. Bertan, besteak - beste, zure Fakultate edo Eskolako Dekano edo Zuzendaria egongo dira.

Benetan gustatuko litzaiguke zu ere gure artean izatea egun horretan. Gainera, ekitaldian parte hartzeaz gain, eskertuko genizuke ekitaldi honen berri ematea orduko ikasketa-promozioko kideen artean eta haiek ere etortzera animatzea.

Tarte polit bat izan dezakegu guztion artean.

Topaketa
Goi Eskola politeknikoa
humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatea
enpresagintza fakultatea
Eguna Martxoak 7
Martxoak 14
Martxoak 14
Ordua 11:00etan 11:00etan 11:00etan
Tokia Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate)
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Eskoraitza)
Enpresagintza Fakultatea (Oñati)

Topaketaren egitarauari buruzko informazioa, barra beltzean dagoen egitaraua atala klikatuz ikus dezakezu.

Izena emateko berriz, orri honetan dagoen IZENA EMAN botoean klik egin edo barra beltzean dagoen izena eman atalera jo.

Behar duzuenontzako, ume zaintza zerbitzua egongo da.